Kexa eta iradokizunen formularioa dago eskuragarri Amurrioko Udalan
Formulario hau Udaletxean edota formatu elektronikoan www.amurrio.org webgunean aurkitu daiteke.
Lan tresna berri honen bidez udaletxera helarazten diren zenbait iradokizun eta kexen tramiteak bizkortzea lortu nahi dute. Ekimen hau 2009. urtean auzo batzarrek proposatu zuten zeren eta hainbat obra eta matxuren konpontzea asko atzeratzen zen udaleko langilei iradokizunak azkartasunez ez zitzaielako heltzen.
Pasaden urteko amaieratik formulario hauen bidezko metodologia frogatzen ari da eta herritarron guztion eskura daude.
Bestalde, Udalak aurretik aipatutako webgunean 2010eko urtarrilaren 21etik indarrean dagoen ELKAR BIZITZARAKO PROIEKTUA: GAZTEEN LOKALAK AMURRION argitaratu eta ikusgai da gazteleraz.
Udaletik transmititu dutenez,
2010eko Urtarrilaren 21ean behin betikoz onartu zen Amurrioko gazte lokalen elkarbizitzarako Gida, ekarpenetara epe luzea utzi ostean. Dokumentu honek gazteek beren aisialdirako lonja bat alokatzeak suposatzen duena gazte, jabe eta auzokideei ulertaraztea du helburutzat. Gida ez da berez araudi bezala interpretatu behar, baizik eta bete beharreko gutxienekoak eta gomendioak jasotzen dituen testu bat bezala, zenbaitetan gazte eta bizilagunen artean sortzen diren gatazkei aurre hartu ahal izateko.
Dokumentua bera edo prozesua zehaztasun gehiagoz ezagutu nahi baduzu edo zehaztasun gehiago behar badituzu jar zaitez kontaktuan Amurrioko Udaleko Gazteria sailarekin.