Datorren uztailaren 6an, hilabete horretan zehar egingo diren lau bidaietatik lehena izango da: Santanderreko El Sardinero hondartzara, hain zuzen.
Bigarrenean, uztailaren 13an, Hondarribira bidaiatuko dira eta 20an, berriz, Donibane Lohizunera. Uztailaren 27an Amurrioko Udalak antolatutako azken bidaia Donostiara izango da.
Irteerak 09:00etan izango dira, Araba kaletik (Telefonikako eraikinaren ondoan), eta itzulerak 20.00ak aldera.
Jarduera hori aurrera eraman ahal izateko Amurrioko Udalak 7.873,20 euroko gastua onartu du, bidaien zerbitzuak Autobuses Sobrón enpresari esleituz.