Azken urteotan bezalaxe, Udalak antolatuta, argazki lehiaketa egiten da maiatzean Amurrion.
Lehiaketan jorratu beharreko gaiak Goi Nerbioi eskualdeko eta , batez ere, Amurrioko ondare aniztasuna, artistikoa, naturala, etnografikoa eta bestelakoak izango dira.
Modalitatea librea izango da eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi bilduma aurkeztu ahal izango ditu, beste lehiaketa batean aurkeztu gabekoak betiere.
Neurriei dagokienez, aurkeztutako argazkiak tamaina librekoak izango dira eta 40 X 50 cm-ko neurria eta 2 mm-ko lodiera duen “passepartout” zurrunaren gainean ezarrita eta formatu bertikalean jarrita aurkeztu beharko dira. Argazkiak ezin izango dira handiagoak izan.
Argazkietan eskualdeko lekuren bat erakutsi beharko da eta kultur ekintzen, jai ekintzen edota eguneroko bizitzaren isla izango dira. Epaimahaiak erabakiko du aipatutako baldintzetakoren bat betetzen ez duten argazkiek lehiaketan parte hartuko duten ala ez.
Lanak ordaindu gabe eta behar bezala bilduta bidali behar dira. Paketearen kanpoaldean lanaren titulua eta goiburua baino ez dira azalduko, inolako datu pertsonalik gabe. Lanaren titulu eta goiburu berak azaldu beharko du beste gutun-azal baten kanpoaldean. Bigarren gutun-azal horretan lehiakidearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoaren helbidea sartu beharko dira, lanen zerrendarekin eta bildumaren goiburuarekin batera. Bai paketean, bai gutun-azalean jarri behar da “Amurrioko hiribildua argazki-lehiaketarako” eta helbide honetara igorriko dira:
Kultura Etxea
Landako kalea 8, 01470 Amurrio
Araba
Parte hartzaile bakoitzak bere gain hartuko du lanak igortzean hauek jasan ditzaketen kalteen edo galtzearen ardura.
Lanak 2010eko maiatzaren 3tik 14ra aurkeztu ahal izango dira.