[IRITZIA] Gure ard(ura)

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2017ko uzt. 2a, 09:00

Ura da munduan eta eskualdean daukagun baliabide natural garrantzitsuena, argi eta garbi esan daiteke hori.

Badakigu oxigeno atomo batekin eta bi hidrogeno atomorekin osatuta dagoela, “giro-tenperaturan” likido egoeran aurkitzen dugula, usaingabea, zaporegabea eta kolore gabea dela... Horrela izan beharko litzateke, behintzat, baina Nerbioiko Parke Linealetik ibiltzen den edonork atera ditzake bestelako ondorioak. Beste hainbeste gertatzen da eskualdeko errekekin. Denona da zaintzeko ardura.

1983. urtean jasandako uholde garrantzitsuen ostean, neurri asko eta azkarrak hartu ziren ibaien ibilguak berriztatzeko. Zentzu horretan,  etorkizunari begira uholdeen kalteak ekideteko defentsa baliabideak ezarri ziren. Baina zer gertatu da gure eskualdea zeharkatzen duten uren kalitatearekin?

Badirudi azken hilabeteetan aurrerapausoak eman direla Markijanan (Aiara) eta Basaurben (Laudio) eraiki beharreko hondakin uren araztegien obren proiektuetan. Lehenik, Urduñan etxeko lanak burutu zituzten eta orain beste udalek dute pausoak emateko beharra. Azken finean, Europatik jadanik salaketa ekonomikoa ezarri dezaketela dirudi, eta behingoz, ados jarri beharko dira gai honetan ardura daukaten administrazio publikoak: eskualdeko hainbat udaletxe, Kantauriko Urkidetza, Ura Agentzia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Ingurumen Ministerioa...

Noiz arte jasan beharko dituzte bizkaitarrek araztu gabeko urak ba?

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide