Kabi gabeko lekuan, txoririk ez!

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo 2017ko ira. 20a, 16:08

XXI. mendean gaudela diote batzuek. Telebista piztu bezain pronto, egunkariko portadak ikusita, iraganera bidaia egin dugula pentsa genezake: bonbak herritik portura eta hemen ez da ezer pasa, erabakitze eskubideak urratu eta 1978 geroztik hau betirako izango dela buruan sartu nahi gaituztenak , milioika miloiko mailegua inora helduko omen den tren baten trenbidea eraikitzeko nahiz eta “krisia” amaitutzat jotzen duten.

Nora goaz? Bide okerra hartu ote dugu? Nork onartzen ditu gizartean eta gure eguneroko bizitzan hainbeste eragina duten erabaki garrantzitsuak?  Gazte askori lan-praktiketako kontratu penagarri bat eskuratzeko lizentziatura/diplomatura/gradu bat, Masterra, Postgradua, atzerritako bi hizkuntza menperatzea... eskatzen zaie. Eta hauei, zer eskatzen zaie? Akaso ez dago erabaki hauen ardura duten pertsonarik? Eta erantzukizunik?

Nolatan da posible 2017. urtean anbulatorio berri bat egitea eta honen sabaian edo inguruan heliportu bat ez egitea? Akaso umeak parkean jolasten dauden bitartean, larrialdi helikopteroa lurreratu ahal izateko poliziaren bertaratzea beharrezkoa izango da?

Haize-orratz moduan ikurrina bat eskegi zitekeen inguruarekin mimetizatuz, gizartea azpiegitura honi buruz heztea beharrezkoa da, azken finean, oraindik ez gaude ohituta, adibidez herrialde menditsu askotan gertatzen den moduan.

Oso baliagarria eta merkea den ezinbesteko baliabidea dela uste dugu askok. Gainera, azpiegitura hau, herrian estali behar ez dugun bakarrenetarikoa dela dakigu, aurrezten dugun buruhauste bat gutxiago.

10 urte pasa dira jada, Osakidetzako helikopteroa medikalizatua 2007ko urtarrilean aurkeztu zenetik ofizialki. Iaz, 336 interbentziotan parte hartu zuen Euskadiko lehenbiziko aire anbulantzia horrek, euskal populazio guztiari urteko 365 egunetan bizi euskarri aurreratuko estaldura eskaintzen diona. Guztira, 10 urte hauetan, 3.165 interbentziotan parte hartu du.

Ikusiko dugu ea bizkortasunez mende honetara ohitzen garen eta bizitzak salbatzen dituen txori berri bat erosteko mailegua eskuratzeko kapazak eta borondatea dugun. Baina ez dezagun inoiz ahaztu, txoriek bizitzeko habiak beharrekoak dituztela eta norbait hiltze zorian dagoenen, inprobisazioak ez daukala tokirik.


Jon Apodaka Saratxo

Geologoa eta Arrisku Naturaletan Doktoregai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide