SOS Laudioko Lamuza Parkea

Lamuza parkea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Muñoz 2014ko mar. 27a, 10:35

Laudioko parkea laudioar askorentzako erreferente bat da, bai ondasun arkitektoniko bat delako, baita belaunaldi ezberdinek eremu horrekiko izan duten harremanaren ondorioz.

Hau dela eta Lamuza parkearen inguruan hitz egiterakoan guztioi etortzen zaizkigu gogora bertako oroitzapenak eta bizipenak: nagusiei Urquijo sendiarenak eta hauen inguruan sortzen zen giroarenak, adin ertainekoei debekatutako eremu magiko batenak eta besteoi aisialdiari begira dugun eremuari lotuak.

Oroitzapen guzti horiek direla eta parkeko eraikin batzuek egun bizi duten egoera kezkagarri eta tamalgarriak belaunaldi ezberdinak batzen ditu, maila publikoan SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformaren bitartez, zein pribatuan ematen diren elkarrizketetan.

70. hamarkadaren erdialdetik, orubea Udalaren eta Aldundiaren artean erosi zutenetik, eraikinei erabilpen ezberdinak eman zaizkie eta espazio horri buruzko proiektu ezberdinak jarri dira mahai gainean, batzuk proiektu hutsean geratuz. Baina Lamuzako parkearentzat ere denborak aurrera egin du, mantenu lanak lehentasunen arabera eginez, eraikin batzuk itxiz eta egun duten egoera tamalgarrira eramanez.

Ezin ditugu Musika Etxea eta Kasinoa erortzen utzi, eraikin horiei bizitasuna eman behar diegu, herritarrok behar ditugun azpiegiturak sortuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide