Nekazal guneetan, lurrak indarra hartzen eta gauak egunari orduak kentzen zizkion unean, etxeko suaren inguruan biltzen ziren familiako kideak. Hor, ahozko tradizioak edo ahoz kontatutako gertakariek garrantzia hartzen zuten, belaunaldi berriei kondairak, istorioak, bizitzaren anekdotak, historia, kantak… transmitituz.
Industrializazioarekin eta ikus entzunezko komunikabideekin hori aldatzen hasi zen, ia desagertzera eramanez. Egun, pertsonen arteko komunikazio birtual eta teknologikoak gailentzen diren unean, gero eta murritzagoak dira belaunaldien arteko ahozko kontakizunak.
Baina horregatik kondaira, istorio, kanta, bizitzaren anekdotak… desagertu behar al dira?
Horiek desagertuz gero gure izaeraren eta herriaren historian hutsune bat sortuko litzateke, ahoz kontatzen diren gauza asko ezin direlako dokumentuekin ordezkatu.
Imajinatu zein polita litzatekeen ahozko ondare-iturri ez material horiek, ordezka ezinak direnak, gordetzea eta zabaltzea. Ondo egongo litzateke web orrialde batean gure adinekoen eta pertsonen kontakizun historiko-kulturalak jasotzea eta zabaltzea.
Animatu gaitezen herriz-herri ahozko informazio hori jasotzen eta sare lan baten bidez zabaltzen, pena merezi du eta!!! Horrelako adibide asko daude: ahotsak.com eta Labrit ondarea, besteak beste.