Ahal izango dute?

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Moreno 2015ko mar. 26a, 00:00

Azken hilabeteetan egoera politiko bitxia bizitzen ari gara, ezohikoa. Jendearen frustrazioak, haserreak eta egoeraren aldaketa sakona lortzeko gogoek, indar politiko berri baten igoera eragin dute. Indar hau “Ahal dugu” da. Inkesta askok, guztiek, indar honen igoera harrigarria aurkezten digute.

Baina, inkesta hauek esaten digutena fidagarria al da? Ba bai eta ez. Alde batetik fidagarritzat hartzen ditut emaitzak. Hau da, jendeak erantzun horiek eman dituela. Baina askoz gehiago kostatzen zait onartzea maiatzean izango diren hauteskundeetan emaitza horiek benetan halakoak izango direla.

Zaila da aurreikuspen bat egitea. Normalean “identifikazio politikoa” eragiten duten elementuek haien lan isila egiteko denborarik ez dute izan. Horretarako denbora gehiago behar da. Horregatik, inkestek adierazten diguten guztia benetakoa den edo ez jakiteko, hauteskunde egunera arte itxaron beharko dugula uste dut.

Dirudiena zera da: gauzak hobera joango diren heinean indar politiko berri hori txikiagotu egingo dela. Gehien bat, euren proiektua besteen kontra eraiki dutelako, ondoezana bilatu eta lortu dituztelako atxikimenduak eta neurri handi batean ere, norbanakoaren egoeraren hobekuntzak mugiarazten duelako gehiengo politikoa lortzeko behar den jendetza hori. Zorionez, jendeak ez ditu gustuko horrelako diskurtsoak. Ez dutelako balio haien bizitza proiektua eraikitzeko. Horretarako, irudi eta proposamen positiboak bilatzen dituzte, eta horrelakorik ez dut ikusten “Ahal dugu” alderdiaren oinarri diskurtsiboan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide