Local Hero

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Moreno 2015ko ira. 15a, 00:00

Hori da Estatu Batuetan erabiltzen den hitza ausardi berezia duen edota kirolean esanguratsua den herri mailako pertsonaiari deitzeko (baita izan dituzten guda anitzetan aritu direnei deitzeko ere). Mundu globalizatu honetan gero eta gehiago erabiltzen ditugu kontzeptu eta jokaera berdinak (oro har EEBBetako esaerak, jokaerak eta baloreak, tamalez). Ideia burura etorri zait ikustean gure inguruko pertsonen jokaera kirola egiterakoan.

Duela gutxi, lagun bati entzun nion esaldi erraldoi bat: “Facebooken jarduera kontatzeko aukera egongo ez balitz, kirolari kopurua erdira jaitsiko litzateke”, eta arrazoia ez zitzaion falta! (neu be autokritika egin beharko nuke). Ez dakit kasualitatea izan den edo ez, baina sare sozialak hedatu diren hein berean igo da “kirolari-heroi” kopurua (zenbat eta km gehiago eta jarduera gogorragoa hobe!). Ez dakit zein neurrian disfrutatzen duten pertsona hauek egiten duten kirolaz edo bakarrik bilatzen duten komunitatearen errekonozimendua eta goraintziak.

Horrela bada, pena ikaragarria da, kirolari baino gaixoak direlako. Eta daukaten gaixotasuna ez da sendatzen kirol gehiago egiten edota sareetan. Gaixotasun hori bizi garen sistemaren esanguratsuenetariko bat da, gaixotasun “soziala”, baino erabat latza. Indibidualismo ikaragarria eta norbanakoaren berezitasun bilaketa itsuan bizi gara gero eta berdinagoak garen heinean.

Beraz, egin dezagun kirola, disfrutatu, lagunekin ondo pasa eta osasuntsu sentitu (buruz eta gorputzez), ondoren, nahi izanez gero, konpartitu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide