Gardentasuna edo txutxu-mutxua

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Moreno 2015ko aza. 29a, 00:00

Azkenaldian instituzio ugarik martxan jarri dute gardentasun ataria. Bertan jarduera instituzionalaren informazio anitz topa dezakegu. Gainera, hasierako ekimenak ez bezala, gero eta agerikoagoak dira informazio horren ulergarritasuna hobetzeko eta berrerabiltasuna bermatzeko egiten diren ahaleginak.

Noski, positibotzat jotzen ditut ekimen hauek, nahiz eta hauekiko jarrera kritiko bat ere mantentzen dudan.

Hala eta guztiz ere, publizitate aktiboa eta informazioa eskatu eta jasotzeko eskubidearen garapena aurrerapauso handia da herritarrak instituzioen jarduerara hurbildu eta eginkizunak askoz hobe ezagutzeko, baita hauen jarraipena egiteko ere.

Penagarria dena, medioek eta alderdi politikoek honen inguruan egiten duten erabilera ziztrina da.
Dirudienez, gardentasunaz aritzen garenean, inportanteena kargu publikoek zenbat diru, etxebizitza, auto... duten jakitea da, euren zintzotasuna aldez aurretiko epaiketa batean zalantzan jartzeko.
Ustelkeria ekiditeko, nahikoa izango zen batzorde independiente baten kontrolpean uztea patrimonio pertsonalaren datu pribatu hauek. Eta hala, bakarrik ustelkeria egon dela demostratzen denean egita publiko informazio hori.

Bestela, ñabardura pozoitsu horiek izango dira herritarron artean zabalduko diren ondoriorik nabarmenenak, eta ez dakit zertan lagunduko gaituen horrek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide