Errefuxiatuak eta mafiak

Erabiltzailearen aurpegia Jonatan Moreno 2016ko mar. 14a, 00:00

Azken bi urteetan, eta bereziki azken hilabeteetan, egunero ikusten dugu medioetan milaka errefuxiatu jasaten ari diren egoera ulertezina. Errefuxiatu hauek, gehienak, Siriatik datoz, bertan dagoen gerra bortitzetik alde egin nahian.

Errefuxiatuak mafien biktimak dira. Mafia horiek askotan agertzen dira haien salbatzaile bezala, infernutik alde egiteko eta bizitza hobe (edo gutxienez seguruago) bat lortzeko aukera bakar bezala.
Eskrupulurik gabeko pertsona horiek azken finean diruak eta interesek mugitzen dituzte. Ez dirudi errefuxiatuen egoera eta sufrimendua batere axola zaienik, ezta zer gerta dakiekeen ere.
Mafia horiek abandonatuta uzten dituzte errefuxiatuak, aurrera ateratzeko eta bizirik mantentzeko mediorik gabe. Bizkarra ematen diete.

Mafia hauek gizakien alderik txarrena irudikatzen dute, berekoikeria, anbizioa, hoztasuna... egoerarik txarrenean dauden pertsonak negozio bat bezala erabiliz. Merkatuko beste produktu bat bailiran.
Baina guzti honetan kezkagarriena, mafia hitza “estatu” edo “Europar Batasuna” hitzez ordezka genezakeela da. Duela egun gutxi, Turkia eta Europar Batasunak, akordio baten bidez erabaki dute errefuxiatuak Europatik at mantentzea milioi euro batzuen truke.

Penagarria. Hau da batu behar gaituen Europar proiektu politikoa? Hau da Europar batasunaren elkartasun eredua? Nazkagarria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide