Bideo hau egiten hasi nintzenean jolasgarri moduan hartu nuen, erdi txantxa bat bezala. Eta jolas honetan bi keinu egin dizkiet azken bi ikasturteetan izan ditudan ikasleei: bat nabarmena izango da beraientzat, bestea aipatzen dudan Amur ibaiarekin zerikusia dauka; noiz, zergatik eta zertarako ikasi genuen non dagoen Amur ibaia? (Ikasle horiek: bila ditzakezue euskara akatsak bideoan).
Bideoa bukatzean aipatzen ditudan leku izenetan jarri dut arreta eta deigarria egin zait aurkitu dudana. Lendoñobeitin eta gainontzeko Larruazabalen, leku izen gehienek euskal erroa daukate, eta ibaian zehar aipatzen ditudan izen askok, aldiz, gaztelera erroa.
2007an, Lenoñobeitiko 3. mendi martxa antolatu genuenean, kartel bat egin genuen herriko eta inguruko leku izenekin. Bertan 90 bat izen daude; bi herenak euskal erroarekin (% 66 gutxi gora behera), eta hirugarrenak (% 33 g.g.b) gaztelerakoa du. Mendizerrako leku izen gehienek, aldiz, gaztelera jatorria dute. 1986an Arabako Espeleologi Taldeak Gorobel mendizerrako karstari buruz liburu bat argitaratu zuen[1]. Mendizerrako mapa batean Aiarako eta Larruazabalgo toponimia jaso zuten; bertan mendi gailurrek eta bizpahiru izen gehiago izan ezik, leku izen guztiek gaztelera erroa daukate.
Aiarak eta Larruazabalek jabego-eskubideak dituzte mendizerrak guztiz fisikoa egiten duen mugatik baino haratago. Jabego hori Aiaraldea euskalduna izateari utzi baino lehenagokoa dela uste dut. Zergatik, orduan, hain toki-izen euskaldun gutxi? Honi erantzun bat bilatzen diot, baina aitortzen dut ezjakintasunik egiten dudala, eta horregatik bururatzen zaidana ezin dut plazaratu.
(Aiaraldean euskara galtzeari buruz Aketza Merinoren zutabeak ikus daitezke Aiaraldea komunikazio leihoan).
[1] lZ. DE IPIÑA PEÑA, J.M.; PINEDO VADILLO, R: Estudios del Grupo Geológico alavés-1984, Diputación Foral de Álava, Vitoria/Gasteiz, 1986.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.