Hauteskundeetan bi talde, besterik ez

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2016ko eka. 28a, 10:48

Facebook-en, WhatsApp-en, Tuitter-en eta gainontzeko sare sozialetan murrizketa politiken kontrako iruzkin gogorrak, esaldi asmotsuak eta txiste biralak jarraituko ditugu ikusten. Nekez  ikusiko ditugu meme-ak murrizketen alde, langileen eskubideak galtzearen alde, guztien dirua lapurtzearen alde. Osasunari, hezkuntzari edo  mendekotasunari lotutako eskubideak  aldarrikatuko dira behin eta berriz.

Gehienok al gaude prekarietatearen, desberdintasunaren eta ustelkeriaren kontra?  Nire ustez hauteskundeen emaitzek argi utzi dute gehienen benetako hautua ez dela hori.

Ariketa txiki bat egin dut estatuko kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdien emaitzetan erreparatuz. Horretarako bi taldetan banatu ditut alderdiak eta lortu dituzten botoak.

Talde 1: krisiaren aitzakiarekin gizarte gehienaren kontrako murrizketak ezarri dituztenak edota mantendu dituztenak; lan erreformen bitartez langileen eskubideak murriztu dituztenak edota mantendu eta aplikatu dituztenak; politika sozialak garatzeko behar den finantziazioa lortzearen kontrako zailtasunak ezarri dituztenak (Konstituzioaren aldaketa barne); pribatizazioak hobesten dituztenak; ustelkerian lohiztatuak daudenak edo ustelkeria zailtzen ez dutenak…

Talde 2: aurreko guztiaren kontra daudenak. Guzti-guztiaren kontra badago norbait?

Zalantza batzuk izan ditut bigarren talde hau osatzeko; zalantzari irtenbidea emateko proposatzen duten politika fiskalean  jarri dut arreta; benetako politika fiskal progresiboa proposatzen dute? Eskubide sozialak bermatzea dute helburu? Aberatsen eta pobreen arteko distantzia izugarri handitu da estatuan azken urteotan; birbanatzearen aldeko politika fiskala proposatzen dute?

Ariketaren emaitza hau da:

 

Talde 1

Talde 2

 

Botoak 2016-06-26

Botoak 2016-06-26

AIARALDEA[1]

11.807

10.942

Hego Euskal Herria

822.537

612.227

Estatua

17.300.797

5.863.120

 

Talde bakoitzaren hautesleek borroka eta etsaia ondo identifikatuta baldin badaukate, bigarren taldeko hautua egin dugunok borroka luzea izango dugu.



[1] Aiaraldeko emaitzak Aiaraldea komunikazio leihoan argitaratutako datuekin

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide