"Jakintza" versus "egiten jakitea"

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2016ko abe. 10a, 19:44

Irakurri berri dut “Nos quieren más tontos”. Egileak Pilar Carrera eta Eduardo Luque dira, eta El Viejo Topo argitaletxeak argitaratu du. Azpitituluak argi usten du zein den liburuaren mamia: eskola ekonomia neoliberalaren arabera.

Egileentzat ia planeta osoan ezarri den hezkuntza ereduak enpresen beharrak betetzea du helburu. Eredu horretan “egiten jakiteak” “jakintza” ordezkatu du, azken hau baztertzen. Hezkuntza merkatuaren pean jartzen da: merkatuak ezartzen ditu ikaste prozesuen edukiak eta erabili behar diren baliabideak. Ereduaren bultzatzaileak Munduko Bankua, Nazioarteko Diru Funtsa, Munduko Merkataritza Erakundea eta Europar Batasuna dira.

Oso interesgarria iruditu zait liburua, nahiz eta erreferentzia zehatz gehiago eskatuko nituzke eszeptikoei aurkezten den tesiaren ukapena zailtzeko. Liburua bukatu eta egun berean liburuaren tesia ona egiten duten bi berri atzeman nituen.

Lehenengoa  mahai-inguru batena izenburu honekin: “Gure seme-alaben etorkizuneko enpresa mundua”; gaztelaniazkoa argiagoa zen oraindik: “Preparemos a nuestros hijos y nietos para la empresa en la que trabajarán”.

Bigarrenean testu liburu baten argazkia ikusi dut; argazkian testu bat irakur daiteke, eta bertan kapitalismoaren aldekoa  egiten dute Marx. Dirudienez, Santillana argitaletxearentzat, Marxek idatzi zuen Manifestu Komunista kapitalismoa zoragarria dela azaltzeko.

Lehenengoan  jakintza eta egiten jakitearen artean bigarren aukeraren alde egiten dela ematen du. Bigarrenean pausu bat aurrerago eman dute: jakintza, neoliberalismorentzat kaltegarria denean, ezaguera mespretxatzen dute, eta errealitatea gezurreraino bihurritzen dute.

Eta orain PISA txostenaren arabera EAEn atzera goaz. Zertan? Hemen bakarrik? OCDEk, hots, erakunde neoliberal batek egiten du txostena. Argi eta garbi!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide