Menderatuak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2015ko abe. 13a, 12:13

Hau aurkitu dut hiztegi batean “soldatapeko langilea” esapidea adierazteko: “ordaintzen dionaren jarrerei eta ideiei menderatzen zaien gizabanakoa”. Norbaiti menderatzen zaionak uko egiten dio menderatzailearekiko maila berean egoteari; eta erabakietan ez du egoera berean parte hartzen. Demokrazian parte hartzeko aukerarik ez bada ez da demokrazia. Horregatik soldatapeko langileok ez gara aritzen esparru demokratiko batean soldatapeko lana egiten dugunean, kasu gehienetan gutxienez.

Hurko bat lanbide berri batean hasi zen, eta lagunek eta ezagunek galdetzen genion: zelan zure lan berri horretan? Zeharka erantzuten zuen beti: nire zuzendariak ez daki zer egiten dudan. Ilargiari seinalatzen duzunean atzamarrari erreparatzen diotenek, esaten zuten: oso ondo orduan, ezta? Ilargia ikusten dutenek, aldiz, galdetzen zuten: eta… ondo doa enpresa?

Enpresa hark ez zeukan helburu estrategikorik, edo txarto zehaztuta zeuden. Bere txikitasunean, nola edo hala eginbeharrekoa aurrera ateratzen zuen, batez ere langileen lanari esker. Hori bai, arazoak eta eragozpenak sortzen zirenean, zuzendariak langileak egiten zituen erantzule beti, hauek egiten zutena ez jakin arren.

Horrela kontatzen dut ilargia begiratzen zutenen artean nengoela uzte nuelako; baina orain ez daukat hain argi. Bat-batean enteratu naiz munduko auto ekoizle multinazional handienean ere (Volkswagen), zuzendariek ez dakite zer egiten duten haien jarrerei menderatzen zaizkienek.

Ezagutzera eman den multinazional baten iruzur handienetariko baten aurrean (beraiek zuzenduta), lehen aipatutako hurkoaren zuzendariak bezala, hauek ere menpekoak egiten dituzte erantzule. Volkswagen multinazionalaren lehendakaria da bata, eta Ikuskatze Kontseiluarena bestea. Harritzekoa, Ikuskatze Kontseiluaren lehendakaria… eta ez zekien ezer!

John Kenneth Galbraith ekonomistak idatzi zuen erakunde baten maila gorenetan (batez ere), beharrezko pentsamendua estutasun bat dela, edo eragozpen bat; eta dagoenaren onarpen zalantzagabekoa mantentzeko pentsamendua murriztu behar dela.

Arazo bat sortzen denean menpekoei egoztea pentsamendu-murrizte horren ondorioa da. Logika horri jarraituta, Volkswagen multinazionalaren azken mailako langileak iruzurraren errudunak izango dira. Langileak menderatuak… eta errudunak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide