Urduñako Aintzinako Andra Maria ikastetxearen ikasleek 7.Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketan hartu dute parte, eta bi sari eskuratu dituzte.
Ikastetxeko LHko 2. mailako ikasle guztiek ilustrazio modalitatean aurkeztu dituzte lanak. J.M. Olaizolak, “Txiliku”, idatzitako “Sendagaia” ipuina ilustratu behar zuten.
Epaileak aukeratutako 30 ilustrazio onenak Irrien lagunak taldearen webgunean eskegita egon dira bozkatuak izateko; horien artean Urduñako Kepa Alavaren lana aukeratua izan zen. Eta bi sari lortu ditu: publikoarena, kategoria guztien artean bozketaren bidez lortutakoa; eta bere kategorian epailearen 1. saria.
Sari banaketa maiatzaren 30ean, Donostian, izango da.