Giza Erantzukizuneko ACM saria Comillas, Ramón Llul eta Deustu unibertsitateek iragartzen dute; 2015koa hirugarren deialdia izan da. Sari honen helburua modu teorikoan edo praktikoan ikasleek egindako lanak aitortzea eta zabaltzea da, beti ere sozial hobekuntza ikuspuntutik.
Urduñako Marta Garcia Setienek eta bere ikaskidea Ainhoa Gabika Unamunok “Autismo Espektro Nahastea Lehen Hezkuntzako Eskola Inklusiboan. Ingeleseko irakasgaian erantzuteko proposamen didaktikoa”izenburuko lana aurkeztu zuten, eta aipamen berezia lortu dute lanagatik.
Sariak urriaren 2an eman zuten Comillas Unibertsitateko Madrilgo P. Perez del Pulgar ikasgelan. Argazkian, aurtengo saridunen artean, Marta García Setien ikus dezakegu; eskuinetik hirugarrena da.
Martak joan den ikasturtean bukatu zituen irakasle-ikasketak; ikasturte honetan Urduñako Antzinako Andra Maria Ikastetxean hasi da lanean.
Oharra: Deialdiaren erabakia hemen ikus daiteke: