UKML. Espagetiak “puttanesca” erara

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2015ko abu. 7a, 20:46

Goizeko seiak eta erdian kaleko zaratek esnatu naute, baina logaleak nengoen oraindik eta lotan geratu naiz berriro. Lo arinak ametsak sortarazten ditu, eta, beharbada, bart  Ponpeiari  buruzko irakurritako berriek elikatu dute izan dudan ametsa.  Ponpeiako  Ametsen etxetik hegan egiten atera naiz (zaharberritu dutela irakurri nuen bart), eta Amalfiko kostaldea, Capri eta Vesuvio  gainetik hegan egin ondoren, Napoliko Umberto galerian sartzera joaten nintzenean auto baten klaxonak esnatu nau. Ezin izan dut orain dela urte batzuk egindako bidaia errepikatu, ezta ametsetan ere. Gutxienez oroimenarekin jarraitzeko Napolin lehenengo aldiz jan nituen espagetiak puttanesca erara bazkalduko ditugula pentsatu dut.

Gosaldu ondoren begiratu dut ia etxean geneuzkan espagetiak egiteko behar nituen osagai guztiak, eta zerrenda egin dut: espagetiak,  oliba olioa, berakatzak, tomateak, kaiena, antxoak, kaparrak, oliba beltzak, perrexila eta albahaka. Bakarrik oliba beltzak falta zitzaizkidan. Falta hori ondo etorri zaigu; eguerdi aldean oliben bila joateko aitzakiarekin Josune eta biok kalera atera gara eta olibak eskuratu ondoren marianito bana hartzera joan gara, Laudion ongien prestatzen duten tabernara.

Etxean bueltan lanari ekin diot. Gurean oso sukaldari ona daukagu eta horregatik oso gutxitan sartzen gara besteok sukaldean bazkaria prestatzeko (hau aitzakia ematen du edo aitzakia da?). Baina gaur ausartu naiz; espagetiak eta saltsa alde berean egiten ere! Pixka bat estu geratu zait sukaldea, baina dena atera da ondo; hain ondo mandatu bat egin didatela: hemendik aurrera sarritan egitea, baina hobeto kaiena gutxiagoarekin.

Ezin dugu Napolira joan, baina bazkarian sukaldera ekarri dugu orain dela hainbat urte ikusi genituen lekuak eta bizi genituen momentuak.

A! Napolin espageti hauei “a la puttanesca” esaten diete putetxetan egiten omen zituztelako. Izena ez da hain zaharra; XX mendeko erdialdekoa? Ez dago argi ezer; batzuk esaten dute arrantzaleek arrantzatik etortzen zirenean putetxetara joaten zirela, eta eramaten zituzten antxoekin osatzen zutela errezeta; beste bertsioak esaten du Napolin jatetxe askotan putetxe bat zeukatela goiko solairuan, eta hortik etorri zitzaien izena espageti hauei.

Oso gozoak dira. Ez baduzue frogatu, aurrera: bilatu interneten errezeta batzuk, nahastu guztien aholkuak zuen nahierara, eta on egin!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide