UKML. Goiko kantoian

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2015ko abu. 5a, 20:04

Berrogeita hamar urte eta koska beranduago jarraitzen dugu jolasten Lendoñobeitiko eskola ondoan, goiko kantoian, lehen bezala.

Gaur egun Lendoñobeitiko elizaren ekialdean Erdi Aroko dorretxe dotore, eta oso ondo  zaharberrituta, ikus daiteke (XIII edo XIV mendekoa). Baina dorretxea eliza baino guztiz zaharragoa da, beraz,  agian hobeto: Lendoñobeitiko dorretxearen mendebaldean eliza ikus daiteke.

Dorretxe hori  berrogei urtetik gorako Lendoñobeitiar guztientzat eskola izan zen; maisu bakarreko eskola, eta hainbat hamarkadatan bakarra eta berbera: nik nire amak izandako maisu berberarekin ikasi nuen; eskolan biok ikasi genuen gutxi, baina amak letra guztiz argiagoa zeukan.

Jolastorduetan, gehienetan,  goiko kantoian aritzen ginen, elizaren atzealdean.  Beheko kantoia oso estua zen, eta bakarrik ezkutaketan erabiltzen genuen, edo eliza eta eskola inguruko lasterketetan. Beno, ezin uko eginezko beste gauza batentzat ere: mutilek txizatokia geneukan beheko kantoian.

Aurten ere goiko kantoian izan dugu jolastokia Lendoñobeitiko jaietan.  Argazkian ikus dezakezue. Eta hara non dorretxea eskola izan zen garaiko hiru ikasle ikusten ditugu: bat elastiko gorriduna da, beste biak  ilarako bi muturretan daude; ezkerrekoak hirurogeien muga gaindituta du, eskuinekoa hirurogeiarena berrogeita hamarrena baino hurbilagoa dauka. Gogor lehiatu ziren; eskuinekoak zaku lasterketa irabazi zuen, ezkerrekoak ez zuen galdu. Goiko kantoiko bazterrak eta apetak ezagutu zituzten aspaldi, eta oraindik ez dituzte ahaztu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide