Abuztuarekin batera hasiko dira Lendoñobeitiko jaiak. Larunbatean, abuztuaren 1a, V. bolo txapelketarekin hasiera emango zaio egitarauari: goizean 11:00tik 13:00ra, eta arratsaldean 18:00tik 20:00ra lehiatuko dira partaideak.
Eta bolek ez dute atsedena hartuko; igandean ere (abuztuaren 2a) herrikoek aukera izango dute bolatokiaren bazterrak eta apetak ezagutzeko. Bolen lana amaituta herri bazkariarekin indarrak berreskuratu dituzte San Esteban egunerako.
Abuztuaren 3an patroiaren eguna da. Suzirien eta kanpaien ahotsek entzungai izango dira, eta egunean zehar txistu eta dantzek, mezak, kalejirak, herri jolasek, odoloste dastatzeak, kontzertuak eta berbenak …, alaitasun handiagoz beteko dute herria.
Eta ez ahaztu: sari desiragarriak zozketatuko dira; beraz, erosi txartelak ahalik eta lasterren!