UKML. Erregearen alabak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2015ko uzt. 22a, 00:13

Argazkiko plaka Dieppen dago; hondartzara hurbiltzen ginenean harresietako ate batean ikusi dugu. Dieppe Normandiako itsasertzean dago. Bere hondartza ez da hareazkoa, harri-koskorrak besterik ez ditu; dena dela leku zoragarria da, eta Dieppeko badiaren bi muturrak ikusgarriko harkaitzek babesten dituzte. Paristik dagoen hondartzarik hurbilena da, eta paristar asko etortzen dira uda igarotzera. Orain dela hirurehun eta berrogeita hamar urte itsas bainuak ez zeuden modan oraindik, baina Dieppek oso garrantzi handiko portua zen.

Askoentzako hemendik  hasi zen emigrazio bidea. Eta hemen hasi zen ere  “Erregearen alabak” deitutako emakume gehienen bidaia. 1663 eta 1673 arteko hamarkadan Frantziak, Luis XIV erresuman,  800 emakume inguru bidali zituen Ipar Amerikan zeukan koloniara, hango kolonoekin ezkondu zitezen; “Les filles du Roy” deitu zieten. Gehienak (600 inguru) Dieppeko portuan itsasoratu ziren itzulezinezko bidai batean.

Emakume hauek  behartsuak, txiroak edo umezurtzak ziren, 15 eta 30 arteko adinakoak. “Erregearen alabak” hospizioetako arduradunek aukeratzen zituzten. Erregeak (edo erresumak)  ezkonsari xume bat eman behar zien: etxerako arropak eta tresneriak gehien bat. Dote txikia izanda ere askotan emakumeek ez zuten eskuratzen.

Montrealera heltzean eliza-erakundeek hartzen zituzten. Kolono ezkongabeak eta emakume hauek elkar ezagutzeko elkarretaratzeak eta jaiak antolatzen ziren. Emakumeek Frantzian izandako baino bizitza hobeago bilatzen zuten; kolonoek etxaldeetan lan egiteko emazte aproposenak bilatzen zituzten. Heldu eta sei hilabete geroago gehienak ezkonduta zeuden. Frantziako erresumak lortu zuen helburua: emakume errekrutatze honekin Frantzia Berriaren populazio frantziarra bikoiztu zen urte gutxitan.

Ziur asko Kanadara joateko itsasoratu ziren emakume gazte haiek, bizi baldintza hobeagoen bila joan ziren;  gutxik lortu zuten. 350 urte geroago hogeita sei emakume gazteak,   “Erregearen alaben” oinordekoak, Quebec-etik Dieppera etorri ziren arbasoen bideari atzera jarraituz, lehengo haiei merezitako gorazarre egiteko. Jarri zuten oroitzapeneko plaka guk orain ikusi dugu; emakume emigrante haiekiko solidaritateko sentimendu bat piztu da gugan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide