Argazkiko eliza Coutances hiriko katedrala da, igandean aterata (2015/07/12).
Coutances Normandiako Cotentin penintsulan dago. 10.000 biztanle ditu; Laudiorekin alderatuta erdia. Normandiarako bidaia hastean hiri hau ez geneukan helbidetzat. Hala ere hona heltzean hain biztanle urriko hirian katedral gotikoa, handia eta 1274 bukatu zenetik aldakuntzarik gabekoa egoteak jakin mina piztu gintuen.
Igandeko egitaraua Granvilletik Mont Saint Michel badian zehar ibiltzea zen, baina hasi baino lehen Coutances-era hurbildu ginen ikusmina asetzeko. Eta hiru gauzek harritu gintuzten. Lehenengoa “Jardin des Plantes” izan zen; parke hau 1855 sortu zuten, eta 1992 monumentu historikoa izendatu zen; polita, ikusgarria eta oso ondo zaindua da. Bigarrena katedrala bera izan zen, handia eta liraina herriaren goialdean. Eta hirugarrena argazkian islatzen dena: igandeko mezan fededunez beterik zegoen katedrala; laurehun eserleku baino gehiago zenbatu genituen, eta guztiak beteta.
Mendebaldeko espiritu- erreserba ez zegoen beste lekuan?