UKML. Agur-bazkaria eta jaia

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2015ko uzt. 1a, 20:43

Agur-bazkari batera joan nintzen atzo. Zur eta lur geratu nintzen nire lankideek Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailasoek niretzat egindako agurraren bideoa ikustarazi zidatenean. Bideoa hastean pentsatu nuen: “Zein ondo hezurmamitu dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots! Benetakoak ematen dituzte”. Baina segituan konturatu nintzen beraiek zirela.  Ezin nuen sinetsi eta hitzik gabe geratu nintzen.

Ez nuen espero atzo bizi nuena. Nire lankideek, eta batez ere lagunek, agurra egin zidaten, baina ez zen izan betirako agurra. Atzo maisu jarduerari utzi nion, baina ez maisua izateari. Lan ibilbide luzea egin dut maisu bezala; orain, behin betiko erretiroa heltzen den bitartean, paseo  labur bat egingo dut irakasle moduan. Aurrerantzean irakasgai bakarreko ardura izango dut, ordu bakan batzuetan besterik ez. Horregatik egin zidaten agurra.

Maisua versus irakaslea; mintzatzeko gaitasuna berreskuratu nuenean hori izan zen aukeratu nuen gaia laudoriozko hitzak, bertsoak  eta oroigarri gisako opariak  jaso ondoren eskerrak emateko; eta nola ez, gure lanbidea goraipatzeko. Maisu-maistrak  eta irakasleak geunden han, baina hezitzaileak garen neurrian maisu-maistrak gara guztiok; gure ikasleak gure ardura nagusia direnean eta bere alde ahalegin guztiak egiten ditugunean maisu-maistrak gara irakasleak baino.    

Hunkigarriak, alaiak eta gogo berriztatzaileak izan ziren atzoko agur-bazkaria eta jaia: gehienen begietan malkoak azaldu ziren; aurpegietan irriak nagusitu ziren; eta guztion bihotzetan lanbidearekiko maitasuna indartu zen. Jarrai dezagun!

Eskerrik asko guztioi denagatik!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide