UKML. Hiru laudioarren udako lehenengo izozkia

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2015ko eka. 23a, 21:37

Azken igandean, ekainaren 21a, urtaroa hasten zen ordu berean, hiru laudioarrek udako lehengo izozkiari kosk egin zioten. Egun zirraragarri igaro ondoren  etxeratzen hasi zirenean, Gasteizko Dato kalean  izozki denda baten aurrean pasatu ziren; bi aldiz pentsatu gabe saltokiaren terrazan eseri ziren izozkiekin sargoria uxatzeko asmotan.

Eguneko aurreko orduak luzeak, beroak eta emankorrak izan ziren.

Hamarretarako Gasteizko hegoaldean aparkatuta zeukaten autoa. Bere asmoa hiria zeharkatzea zen, lasaitasun osoz, bi ordu beranduago beste milaka lagunekin elkartzeko hiriburuko iparraldean. Urte bat lehenago, 2014ko ekainaren 7an, milaka lagun horiekin Durango eta Iruña lotu zuten; igandeko elkarretaratzeak Gasteizko Enparantza Berrian  lagun askoren artean jositako oihalekin hautestontzi erraldoi bat egitea zen.

Gure lagunek ez zuten denbora asko behar Andra Maria Zuriaren enparantzara heltzeko. Enparantzako inguruak eta Miguel Deuna elizaren aurrekoa borondatezko langilez tantotuta zeuden. Kafetegi  baten lehiatetik  behatu zituzten prestaketaren azken joan-etorri  urduriak eta azkarrak .

Gero  Hedegile kaletik Gasteizeko almendra zeharkatu zuten inguruak miresten.  Arriagako atean, alde zaharraren babesa uztean, beroa nabarmendu zen; eta Jesús Guridi  kontserbatoriora heltzean itzalguneak bilatzen zituzten. Handik aurrera, egun osoan beroa eta berotasuna handitzen eta handitzen joan zen.

Beharrezkoa zen eguzkiko berotik babestea, baina sortzen hasita zegoen herri berotasunean sartzeko eta indartzeko etorriak ziren Gasteizera, eta oraindik urria zen jendetzan murgildu ziren. Minutuak igaro ahala lagunez borbor betetzen zen Honduras kalea, eta lehengo erreka ibai emaritsua bihurtu zen. Tantaz tanta ibaia uholdea bilakatu eta eguerdian hiria zeharkatu zuen.

Gure hiru lagunak suge luze, alai eta koloretsu baten ezkata bakan batzuk besterik ez ziren. Ilara luze hura babestuta zegoen ertzetatik Arabako kuadrilla eta herrietan jositako oihalekin. Jendetzak  Andra Maria Zuriaren enparantza bete zuenean oihal guztiak Miguel Deuna elizaren aurretik zabaldu ziren; enparantza kontaezinezko gizabanakoz beteta zegoen;  buru guztien gainetik hedatu ziren koloreak. Oihal eta paper zuri-urdin hegalari azpian irriak, oihu alaiak eta erabakitzeko eskubidearen nahiak eztanda egin zuten.

Enparantza Berrian hautestontzi erraldoia eraiki zen oihalekin, oraindik nahiaz, baina ahalik eta etorkizun hurbilean erabakitzeko botoekin betetzeko.

Hiru lagunek sargoria uxatu zuten Laudiora itzuli baino lehen, baina areagotutako herri erabakia bultzatzeko berotasuna beraiekin eraman zuten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide