Atzo, ekainak 13, berrogei bolari inguru aritu ziren bola-jokoan Lendoñobeitiko bolatokian. Lehia goizeko zortzietan hasi zen eta arratsaldeko zortziak arte ez zen amaitu. Egun osoan 185 jokaldi egin ziren, hots, 1.500 botaldi baino gehiago.
Emakumezkoetan egun osoko jokaldi onena Urduñako Gurutze Badillok egin zuen 72 puntu lortuz; gizonezkoetan Laudioko Julio Izarrak lortu zuen 81 puntuekin. Trofeo eta sariak beraientzat izan ziren.
Eguerdian, Ledoñobeitiko ohiko sukaldariei esker, bolariek berrindartu ziren, eta ikusleek tripa-zorriak kendu zituzten.
Aiarako bolo zirkuituan 11 bolatoki daude; Lendoñobeitikoa berriena da, eta Aiarako bolari askoren irudiz onenetariko bat da.