Ekainaren 13an, larunbata, Lendoñobeitiko bolatokia bolariz borborka egongo da egun osoan. Bolo-jaurtiketek goizeko zortzietatik arratsaldeko zortzietara iraun egingo dute. Jardunaldi hau abian jartzeko Tertangako Eleixalde Bolo Elkarteak eta Lendoñobeitiko Administrazio Batzarrak nahiak eta indarrak partekatu dituzte.
Herri bazkaria izango da, bertan bolariek zein ikusleek aukera izango dute indarrak berritzeko.