SOPEÑAKO ERREGE BIDEASopeñako Errege Bideak (GR

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2017ko api. 30a, 15:32

Sopeñako Errege Bideak (GR 284), Urduña eta Burgosko Mena harana lotzen zituen. GR 284 balizatuta dago Arabako zatian. X. mendean bide hau Urduñaren eta Mena haranaren arteko komunikazio arteria nagusia izan zen. Garrantzi handiko bidea ere izan zen gero, eta XVIII. mendean Errege Bidea zen. Bideak Gorobel mendizerrako magalen topografia jarraitzen du, ia beti herrien goiti; baina herri guztietara ateratzen dira adarrak. Historian zehar oso bide garrantzizkoa izan da merkataritzarentzat, baina Aiaraldeko herrien arteko komunikaziorako ere. Bideoan erakusten den bidaia 2017ko apirilaren 27an egin genuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide