Giza katea gauzatu da

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2018ko eka. 11a, 10:47

Giza katea gauzatu da, eta, batzuen atsekaberako, “cadeneta festiva” baino askoz gehiago izan da.

Ondo ulertzen dut inboluzioaren alde aritzen dutenak erabakitzeko eskubidearen kontra egotea; haien diskurtsoaren aurka eztabaidatzeko argudioak bilatzea hutsaren hurrengoa da, ez du merezi. Zailago egiten zait ulertzea bere burua demokratatzat duen batek erabakitzeko eskubidearen kontra agertzea. Nola da posible “herria” eta “herritarra” hitzak askotan erabiltzen duenak erabakitzearen eskubidea eta ahalmena herritarrei ukatzea?

“Ez gaituzte aurkituko “cadeneta festiva”-tan, ez banantzea proposatzen diguten kontsultetan”, esan zuen Idoia Mendiak, bere alderdia euskararen kontrako Iruñeako manifestazioan parte hartu eta hurrengo egunean. Ez da Mendiaren burutazioa, bere alderdiaren argudio bat da; beranduago kamara guztien aurrean egunero jartzen den bere alderdikide Denis Itsasok hitz berberak erabili zituen.

Giza-katean egon eta erabakitzeko eskubidearen alde garenontzat izugarrizko errespetu falta iruditzen zait. Baina eskertzekoa da bere aldetik argi ustea, herritarren alde lan egingo dutela esaten dutenean, herritarron iritzia ez dela izango abiapuntua beraientzat.

Hauek eta beste askok esaten dute “elkarrizketa eta adostasunaren ordua”dela. “Diálogo” hitza sakralizatzen ari da, eta edozein motatako gatazkan erabiltzen dute herritarren aldarrikapenak ahultzeko eta zilegitasuna kentzeko nahiarekin. Baina, askotan, proposatzen duten “elkarrizketa” berbaldi bukaezina besterik ez da; elkarrizketa horretan aldarrikapenak bakarrik lortu daitezke eternitatea bukatu baino une bat lehenago. Horregatik indar metaketa beharrezkoa dugu; eta atzokoa, batzuen gogoaren kontra, indar metaketa izan zen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide