SOSLAIA

Pepin hil zaigu

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2024ko api. 2a, 07:51

Pepin, Larruazabalgo azken artzainetako bat izan zen. / Jose Mari Gutierrez Angulo

Pepin hil zaigu, Ventafría-ko besomotza, Larruazabalgo artzain belaunaldiko azkena, desagertzear dagoen artzaintza mota bat egiten zuena. Ziurrenik, artzaintza mota hori Gorobel mendilerroan eta inguruetan gizakiek egiten zituzten lehen abere-jarduerak izan zirenekin lotu dezakegu. Pepinek azken arnasa eman zuen martxoaren 28an, ostegunearekin, udaberria hasi berria zenean (harentzat 95.a). Egun horretan Iturrigorriren magalean hegoak mugitzen zuen airea arnasteari utzi zion; agian, espero behar ez genuen haizeak Pepin ezagutu genuen pertsona guztien artean bere behin betiko agurraren berri zabaldu nahi zuen.

Azken urteetan halakorik egin ez badu ere, 87 urte zituenean mendilerrora igotzen zen oraindik ardiak zaintzera udan, eta "uda" horrek lehenengo elurrak erortzen ziren arte iraun zezakeen. Umetatik egiten zuen.

Ohar honi erantsitako argazkia atera nuen 2006ko udaberrian artean Ponatako pagoak jantzi gabe zeudenean; Pepin ez zen orduan bere artaldearekin mendilerrora igo. Goiko Landetako trikuharrira joan ginen argazki baten bidez milaka urteko abere-jardueraren jarraipena irudikatzeko. Artzainaren irudia trikuharriaren ondoan istorio horren laburpena da. Pepin Aiaraldeko adierazpen arkitektoniko zaharrenetako bat eraiki zuten gizakiekin lotzen zuen loturak gu ere, XXI. mendeko biztanleak, lotzen gaitu Neolitikoekin. Zerbait egin beharko genuke hari hori eten ez dadin Pepinen azken agurrarekin.

Pepinek bizitza erdia eman zuen La Ponatan, beste erdia Ventafrían, Sopeña bidearen ertzean bertan. Aurrera jarraituko dugu eta gure aurrekoek zapaldu zuten zoru bera zapalduko dugu. Eta mendilerrora igoko gara Pepinek askotan ikusitako paisaiak gailurretatik ikusteko. Gogoratuko zaitugu egiten dugun bakoitzean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide