IRITZIA

"Indignado", gezurti edo koldar?

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2024ko api. 5a, 10:39

Testu hau ilustratzen duen argazkiko "karteltxoa" Laudioko anbulatorioko ate batean ikusi dut eta ezin izan dut komentario bat ozen erreprimitu:

‒Hara, beste ausart bat!

Zein pertsona motak idatzi du mezua? Sinaduratik ("un indignado"), zer ondoriozta dezakegu?

Egileak sinaduran gezurrik esaten ez badu, zerekin edo norekin dago haserre? Laudioko EAGn beti medikurik ez egotearen arduradunekin, ala alkatearekin? Benetan "indignado" badago, bere burua argitu beharko luke, pixka bat pentsatu. Haserre dago Laudioko EAGn medikurik ez dagoelako denbora osoan? Bada, Osakidetza kudeatzen dutenekin egon beharko luke. Haserre dago ez dakielako zer egiten duen alkateak? Bada, pixka bat gehiago irakurri besterik ez du egin behar, EITBtik haratago informatu,... eta abar.

Bi folio horietan idatzitakotik soilik ondoriozta daiteke EAGn medikurik ez egoteak sortzen duela egilearen balizko haserrea. Nik uste dut "karteltxoaren" egilea gezurretan ari dela. Gezurtiak bere gezurrak mozorrotu egiten ditu ez direnarekin estaltzeko, egiaren itxura izan dezaten. Argazkiko "karteltxoetan" bi aldiz erreparatu behar da konturatzeko "queremos medico (sic) en pac siempre" esaten omen duena alkatea ez dela; letra txikia irakurri behar da "un indignado" dela jakiteko. Hau da: anonimoa da; zitala, bai, eta anonimoa: norbait interpelatzeko modurik koldarrena.

Hau da ateratzen dudan ondorioa: ezin dugu jakin "indignado" baten lana ote den; baina zalantzarik gabe gezurti batena da, koldarra gainera.

PS: “Kaltertxogileak” gaztelerazko ortografia ere ez du menderatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide