ARGAZKI KRONIKA

Txakolina Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Jose Mari Gutierrez Angulo 2025eko irailaren 30a

Urduñako Adratan elkarteak bi jardunaldi antolatu ditu herriko eta eskualdeko bizilagunek eta bisitariek bertako txakolinaren laborantzak historian zehar izan duen garapena ezagutu ahal izateko eta, horrez gain, gaur egun ekoizten duten ustiategien oraina. Gaian adituak diren bi pertsona arduratu dira hari nagusia taxutzeaz, sorreratik gaur egunera arte: historialaria bata, ekoizlea bestea.

Historian zeharko txakolinaren ibilbideaz Salvador Velilla historialaria arduratu da. Ikerlari trebearen pazientziarekin Urduñako artxiboetan (eta eskualdeko beste herri batzuetakoetan) murgildu da ardo honen historia osoa idazteko aukera ematen duten erreferentziak berreskuratzeko.

Irailaren 25ean Ardoa Nerbioi Garaian / El vino en el Alto Nervión hitzaldia eman zuen Velillak Urduñako Alondegian. Bertan, eskualdeko ardoaren historiaren errepaso sakona egin zuen: 800. urteko Urduñako mahastiei buruzko erreferentzietatik (Donemiliagako Kukullaren kartularioan) txakolina ekoizteari buruzkoak XX. eta XXI. mendeetaraino.

Historia horretan, laborantzarako, mahats-bilketarako, txakolinaren ekoizpenerako, salmentarako... nahitaezko arauak agertzen dira; tokiko produktua babesteko arauak, kanpoko ardoa inportatzeko debekua, bertako ardoa kontsumitu ez den bitartean... baita ardoaren eta txakolinaren salmentak udalerriari ematen zizkion diru-sarrera garrantzitsuei buruzko aipamenak ere. Dokumentu batzuetan, txakolinak zekarren ospe txarra ere agertzen da; beste batzuetan, berriz, sortzen ziren gatazkak ikusten dira.

Bigarren jardunaldia irailaren 28an izan zen: ibilbide gidatu bat Tiestos mahastiaraino. Txetxu Larrazabal ekoizleak, Salvador Velillarekin batera, Urduñako txakolinaren historia berria eta eta bere ekoizpenak dituen berezitasunak azaldu zizkien bertaratutakoei.

Duela hiru hamarkada baino gehixeago, Txetxu Larrazabal, bere familiarekin, aitzindarietako bat izan zen. Hasi berri ziren laboreen emaitzarik onenak lortzeko, Urduñakoek Errioxara jo zuten aholku eske. Landatzeko, inausteko eta abarrerako metodorik eraginkorrenak ikasi nahi zituzten.

Hasieran Errioxako inausketa metodoa aplikatu zuten eta Urduñako klimarako egokia ez zela egiaztatu zuten. Txetxu bera joan zen gero Irulegiko ardoaren ekoizleengana aholkularitza eske; egiaztatu zen Irulegiko inauste metodoak bermatzen zuela hobekien ekoizpena, mahatsondoa hobeto egokitzen zuelako hemengo klimara.

Tiestos lursail zeharreko ibilbidean Txetxu Larrazabalek mahastiak eskatzen duen etengabeko lana azaldu zuen, goialdeko eta finken sakostaren arteko lurraren eta mahatsen kalitate ezberdintasuna, mahastiak mildiuma bezalako izurriei aurre egiteko zenbat aldiz tratatu behar izana...

Salva eta Txetxu bat etorri ziren esatean mahastiak 17 aldiz  behar izan dezakeela berariazko arreta urte batean, urteko gorabehera klimatikoen arabera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide