IRITZIA

‘V for Vendetta’ obraren esanahia eta eragina hizpide

Joseba Gomez Gonzalez 'V for Vendetta' komikia irakurtzen.

V for Vendetta komikiari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu Gasteizen. Ostegunean (otsailak 3) solasaldia eskainiko dugu Azucena Monge historialariak eta biok, sarrera gisa. David Lloyd marrazkigilearen ibilbidea eta eragina izango dugu hizpide.  

Ostiralean (otsailak 4) David Lloydek berak V for Vendettaren aleak sinatuko ditu Caracola Comics liburudendan, San Prudentzio kalean. Larunbatean, aldiz, hitzaldia eskainiko du Ignacio Aldecoa kultura etxean.

Azucena eta biok komiki ikastaroak eskaintzen ditugu hilero Kultura Etxean. Otsailaren 9an, adibidez, Marjane Satrapiren Persepolis lanari buruzko solasaldi bat izango dugu… baina hori beste kontu bat da.

Azucena zein ni ideología anarkista dugu, eta V for Vendettak harreman estua du pentsamendu horrekin.

Urduñarra naiz, Gasteizen bizi naizen arren. 10 komiki gidoi baino gehiago egin ditut eta txikitatik interesatu zait “bederatzigarren artea”, Tintin irakurtzen nuenean Urduñako Kultura Etxean, 1980eko hamarkadan, Txomin liburuzainak isiltasuna uneoro eskatzen zuenean. Berarekin ikasi nuen komiki on batez isiltasunean gozatzen. Nostalgiaz oroitzen ditut Txominen haserrealdi maitakor horiek.

Azucena eta biok gidoi bat prestatu dugu solasaldira begira, baina elkarrizketa formatuan egingo dugu, inprobisatuta, komikiaren inguruan modu informalean hitz egiteko. Lanean agertzen diren erreferentzia politiko zein artistikoak izango ditugu hizpide. Azucena artean zentratuko da gehiago eta ni, aldiz, historian, baina rolak trukatuko ditugu baita.

Modu horretan, hainbat gai jorratuko ditugu: ikurrak, pertsonaia batzuen esanahaia, eszenatokiak, Guy Fawkesen (‘V’-ren maskarak irudikatzen duen pertsonaia) inguruko oinarri historikoak, maskara horrek azken garaietan izan duen erabilera mundo osoko aldarri eta protestetan…

Eta, bukatzeko, baina laburbilduz… hainbeste gauza dira komiki honi buruz esan daitezkeenak… hemen zerrendatuko ditut liburuaren orriak pasatzean sumatzen diren gai eta kontzeptuak: George Orwell, David Bowie, Weimarren Alemania, Margaret Thatcher, Londresen aurkako bonbardaketa naziak V1 eta V2 koheteen bidez, Fausto, Platon, Freud, Shakespeare, Lou Reed, Arthur Koestler, eugenesia, drogak, drogak eta droga gehiago.

Askoz gauza gehiago daude, baina spoiler gehiegi egiten ari naiz dagoeneko!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide