2023ko balantzea bat dator legegintzaldi amaierako balantzearekin. Pasa den legealdian, gobernu taldeko kideak izan ginen, eta mendien, abeltzaintzaren, berdintasunaren eta euskararen arloetan behintzat ikuspegi ezkertiar, feminista eta euskaldunetik kudeatu zen lana aurrera eramatea lortu genuen. Egindako esku-hartze guztien ardatz nagusia Okondo eta bere bizilagunen beharrak eta interesak izan ziren.
Legegintzaldi honek bere alde onak eta txarrak izan zituen, baina lan eta esperientzia legegintzaldia izan da, oraingoan oposizioan etapa berri bati bide ematen diona. Ilusioarekin ibilbide berria hasi dugu, eta egunez egun aurrera eramaten saiatuko garen proiektu asko ditugu buruan. Horretarako, lanean jarraituko dugu, bai Udalean, bai Okondoarrekin, guztion bizitza eta bizikidetza hobetzera bideratuta, arazo eta proposamen guztiak aurrera eraman ahal izateko.