IRITZIA

Opakotasunaren urtea

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ruiz ‘Piru’ 2025ko urt. 16a, 07:30

Joseba Ruiz 'Piru' EH Bilduren ekitaldi batean. / Aiaraldea.eus

Urte hau hitz gutxitan laburbildu beharko banu, opakotasun hitzarekin sintetizatuko genuke. Urtea aurrekontuen eztabaidarekin hasi genuen, baina eztabaidarako tarterik ez zuten eman, aportazioak egiteko egun gutxi eman zizkigun gobernu taldeak. Eta hortik aurrera... kaosa.

Okondoko EAJ gehiengo absolutua duela badaki, eta horretaz harro daude eta Udalak zuen gardentasuna opakatu dute. EH Bilduri oztopoak jarri dizkiote oposizio lanak egin ahal izateko, ez digute informazioa bilatzen uzten, ez digute informaziorik ematen ezta Udalak egiten dituen ekimenen berri eman ere ez, adibidez proiektu energetikoei jarritako alegazioak ez ditugu ikusi. Gehiengo osoa dutenez haiek nahi dutena egiten eta desegiten dute.

EH Bildu Okondoren egiteko era ezberdina da, talde guztien elkarlanean sinisten dugu. Herritarrentzako lan egiten dugulako, eta Okondoko herritarrek ez dute EAJ bakarrik bozkatu, beste talde politikoen presentzia dago udalean eta hori nabaritu beharko litzatekeela uste dugu.

Esan beharra daukagu EH Bildu gobernuan zegoenean proiektu batzuk diseiniatu genituela, Kultur Etxeko teilatua kentzea, amiantozko plakak zituelako, adibidez, eta oraingo gobernuak gauzatu duena. Herritarren bizitza hobetzeko proiektu amankomunak baditugu, eta akordioetara heltzeko prest gaude.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide