EH Bilduk aurten udalean egin duen lana bi alderditan oinarritu da:
Lehenik eta behin, ahal den neurrian, ez baita lan erraza, gobernu-taldearen lanaren eta eginkizunaren jarraipena egin dugu, haren kudeaketa herritarrei begira egin dadin saiatuz, guztiok une bakoitzean gure herrian egiten ari denari buruzko informazioa izan dezagun. Lan hori ez zaigu batere erraza suertatu, baina horretan esku hartu dugu, jakinaren gainean egon garenean,ahal izan dugunean eta utzi gaituzten guztietan. Nahi baino gutxiago, noski.
Bigarrenik, gure aldeko botoarekin bakarrik babestu ditugu herritarrentzat beharrezkotzat jotzen ditugun proiektuak (ikasgela, kultur etxeko teilatua, adibidez), betiere egin beharreko diru publikoaren inbertsioarekin eta epe labur eta ertainean etorkizunean izan dezaketen erabilerarekin eta gozamenarekin bat etorri badira (EZ kirol-guneko obra, sarrera-kostu handia dela eta). Atal honetan, halaber, urtean zehar egin ditugun proposamenetako batzuk gogoratu behar dira (energia-behar errealen azterketa).
Azkenik, gogoratu behar dugu guztiok, bakoitzak ahal duen neurrian, parte aktiboa izan gaitezkeela guk hartzen ditugun politika eta erabakietan, bai oposizioan, bai gobernu-taldean, eta hori guztia EHBildu Okondon asko baloratu eta eskertzen dugu.