Gabriel García-Marquezen Cien años de soledad eleberriaren amaiera da goiko elkarrizketa. Esaten dute eleberri batek izandako bukaera onena dela, eta nork daki ez ote den bizitzeko falta zaigunaren hasiera. Izan ere, esaten dute ezer ez dela berdina izango. Nork daki, joan-etorri madarikatu honetan. Ziur ezer ez dela berdina izango bidean gehien maite genuena galdu dugunontzat. Gizaki maitatu baten bizitza. Gaur urtebete egin du. Justu. Ezin ahaztu. Urtebetea gogoratzen. Estarrian askatzen ez den korapiloarekin. Sentsibilitatea azalean desitsasi gabe. Urtebete beranduago begiratzen dut eta amorrua eta inbidia sentitzen ditut. Amorrua gaur, edo duela sei hilabete, ez zelako joango. Inbidia lehenengo txertoak jasotzen dituztenengatik, bizitzarako pasaportea...
Duela urtebete joan zen nire ama. Atzamarren artean. Eta oraindik jarraitzen dut pentsatzen eraman zutela. Ez zela bakarrik joan. Ez zuela joan nahi izan. Agian jarraitzen dugulako barneratu gabe bizitzen ari garena. Nekez barneratzen dugulako inork ukatu ezin duena eta bistakoa dena: beste bat garela, hautsa garela, eta bai, animalien piramidean gailurrean gaude, baina ez gara gu, baizik eta kakalardoek lurran hartuko dutena oinordekotzan.
Baina erresistitzen naiz, guztiok bezala. Kontra egiten dut eta ez dut barneratu nahi bere unea heldu zela bere garaian ulertu gabe jarraitzen dugun munduko pandemia tsunamia bezala mapatik ezabatu gintuelako. Aurka egiten dut ez dudalako barneratu nahi birus mikroskopikoak, auskalo nondik sortuta -"saguzahar txarra"-, egun gutxitan eraman zuela. Ehunka, milaka lagunekin egin bezala. Orduan eta orain. Jendea hil zen jakin gabe zergatik eta jarraitzen du hiltzen bere buruari galdezka zergatik bera. Etsiturik euren senideak eta lagunak. Non, nola, noiz kutsatu zen. Erantzunik gabeko galdera nazkagarriak.
Amorrua sentitzen dut agian lehen une horietan ezin izan zelako ezer egin. Edo bai. Ez dakit, ez dakigu, errudunak dauden. Amorrua bera izateagatik lehenetarikoa zerrenda anonimo eta mingarria osatzen, niretzat inoiz zenbaki hutsa izango ez den arren. Izan ere, hilabete gutxiren buruan, edo urtebete beranduago, dena izango litzateke ezberdin. Aukera bat izango lukeelako. Inbidia diet paturik okerrenari ihes egiten diotenei, gainditu dutenei, inbidia txertoa jaso dutenei... Eta alaitasuna eurengatik. Amaigabea. Gizakien gaitasuna bizitzari heltzeko. Nire ama bezala, amaierara arte. Korapilo hori sentitzen dut. Bere lagunak ikustean eguerdiko kafearen inguruan. Sentitzen ditut beirazko begiak arrazoirik gabe, baina dolua ez dela bukatu gogoratzen didate. Pelikula txepela ikusten dudan bitartean, leihotik begiratzen dudanean, bakarrik nagoenean...
Denbora honetan guztietan, behin bakarrik sartu naiz bere logelan. Ez da ezergatik izan. Ez dut oroimenik edo bere errautsik behar oilo ipurdia jartzeko. Malko bat isurtzeko. Estarria estutzeko. Behin eta berriro galdetzen jarraitzeko zergatik bera... Hau orrialde zuria izango balitz, eta ez pantaila, edo luma, eta ez teklatua, malko batek bustiko luke bere epitafioa. Listua irensten dut, koronabirusak bizitzaren zati bat lapurtu dion orok bezala. Eta amorrua eta inbidia sentitzen ditut, joan-etorri madarikatu honetan. Nire amagatik, zenbaki bakoitzaren atzean historia bat jarri duten milaka eta milaka horiengatik. Bai. Eta hainbat aldiz galdezka zergatik... zergatik... zergatik...