IRITZIA

Heldu da olatu erreakzionarioa Euskal Herrira

Faxismoaren aurka eginiko murala.

Heldu da olatu erreakzionarioa Euskal Herrira. Azken aldian Europan eta estatu mailan beldurtzeko moduko formak hartzen ari den mugimendu atzerakoia urrun zegoela uste zuten batzuek. Kanpoko gertaerak zirela talde ultraeskuindarren gorakada; migranteen aurkako diskurtso eta jipoiak; edota emakumeen aurkako indarkeriaren ukapena. Euskal Herriak daukan borroka historiarekin, nola helduko ziren ba gurera horrelako jarrerak?

Baina errealitateak kontrakoa erakutsi digu. Donostian migranteen aurkako mobilizazioak, Baionan bi emakume beltzen aurkako eraso arrazista... Gorakada erreakzionarioa gurean dago jada, eta hain agerikoak ez diren formetan ere islatzen da. Aski hedatuta dago krisi garai honetan egoera latzenetan daudenak miseriaren erantzule egiten dituen diskurtsoa, sareetan etengabe aurkitzen duguna eta pixkanaka kaleetan ere forma hartzen ari dena. Batzuek fokua desbideratu nahi badute ere, krisi kapitalista uzten ari zaigun eszenatokia oso kontrakoa da: langile klasearen pobretzea, estatuen autoritarismoa eta gerra.

Aiaraldearen kasuan ere adi egon behar gara. Euskal Herriko beste toki batzuetan gertatzen ari den bezala jarrera eta diskurtso arrazistak oso azkar normalizatzen ari dira, poliziaren gehiegikeriak eta kontrol soziala areagotu egin den bitartean.

Aiaraldearen kasuan ere adi egon behar gara. Euskal Herriko beste toki batzuetan gertatzen ari den bezala jarrera eta diskurtso arrazistak oso azkar normalizatzen ari dira, poliziaren gehiegikeriak eta kontrol soziala areagotu egin den bitartean. Gure eskualdean ezin dugu horrelako diskurtsoei tokirik utzi eta kaleetan ere ideia horiek moztu behar ditugu.

Olatu erreakzionario hau zuhaitz baten antzera hazten ari den XXI. mendeko faxismoaren azala besterik ez da. Argi geratu da instituzioetatik adarrak mozten saiatzen diren neurriak ez direla eraginkorrak, hazteko aukera ere eman dizkiotela. Bidea ezberdina izan behar da. Aurrez aurre agertu behar gara mugimendu eta jarrera hauen kontra, kaleak hartuz eta antolatuz, helburu argi batekin: faxismoa erraietatik suntsitzea. Bide horretan, GKSk urtarrilak 25 Bilbon manifestazioa deitu du faxismoaren eta gerren gorakadari haginak erakusteko. Batu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide