Zu zeu zara jaia!

Erabiltzailearen aurpegia Josune Irabien 2017ko abu. 10a, 13:40

Herritar hori, Amurrioko jaiak gain-gainean dira berriz ere. Dena prestatzen ari da azkenengo egunotan: Iguarrako, herriko taldeak, koadrilak, karrozak, musika jotzeko guneak, era askotako jarduera berriak, musika taldeak, kirol-probak, herriko dekorazioa... hainbat eta hainbat. Halere, garrantzitsuena zeu zara, herritarra. Jaietan zeu zara protagonista. Jaiak berotzen, sentitzen, prestatzen...

Eta zurekin batera, Amurrioko aurtengo “Urrezko Guk” sariduna ere izango da protagonista: Zaraobe Saskibaloi-Taldea. Aurtengo pregoilariak dira, umeekin eta gazteekin egiten duten lan ederrari esker.

Beraiekin batera amurrioar guztiak izango dira. Hortaz, gozatzeko asmoa zabaldu nahi dugu barra-barra. Amurrioko bazter guztietan gozatzeko aukera aparta izango duzu. Gustuen aniztasuna da nagusi; zeuk unea, jarduera eta lekua aukeratu baino ez duzu egin behar.

Horretarako  dira jaiak, gozatzeko eta dastatzeko... emeki-emeki baina atsedenik gabe. Lagunen artean edo familiarekin jai parekideak eta alaiak izan daitezen. Animatuko al zara barruan duzun guztia plazaratzen? Baietz ausartu!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide