Amurrioar agurgarria, Amurrioko jaiak bertan ditugu. Guztiok nahi dugun unea da, egunerokoa haustearekin batera guztiontzako jardueretan gozatzeko balio digu.Sei egunetan zehar jai-giroan murgilduko gara kultura, kirol eta jai-jardueretan. Herri-festa hauetan tolerantzia, begirunea eta elkartasuna ardatzak izango dira guztiok berdin-berdin gozatzeko. Jai-programa honetan parte hartzen duten talde zein pertsona guztiei biziki eskertu nahi diet eginiko lana jaiak gero eta hobeak izan daitezen. Halaber, aurtengo jaietan gure artean ez direnak gogoan izan nahi ditut eta lehenengo aldiz hemen, Amurrion, daudenei ongi etorri esan.Jaiak gozatzeko dira, guztiontzat, eta errespetua eta tolerantzia abiapuntu batetik, izan ere, Amurrion ez dugu inolako eraso sexistarik onartuko.Jaietan errespetu osoz eta parte hartzeko gogoekin, izan gaitezen jaiaren parte!