IRITZIA

Indarkeria matxista: armairutik atera beharrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Josune Irabien 2024ko urt. 4a, 14:32

2023ko maiatzean Gasteizen jazotako hilketa matxista salatzeko Amurrion eginiko elkarretaratzea. / Aiaraldea.eus

Orio, Gasteiz, Iruñea…Euskal Herriko leku horietan emakume bat hil dute 2023an. Zergatik? Emakumea izateagatik eta indarkeria matxista jaso zutelako. Hitzik gabeko jazoera gordina benetan.

Indarkeria matxista egungo kontzeptua da. Oso barneratuta dagoen elementua, zoritxarrez beti eraso/indarkeria matxista agerian denean benetako egoera larria ezkutatzen du. Indarkeria honek emakumezkoen eta gizonezkoen arteko oreka puskatzen du hamaika pusketatan. Horretara, arauak aldatuz doaz etengabe, ezinbestean, konponbideak bilatu nahian. Gizarteak eta arauak eskutik joan behar dute. 

Arauak berdintasuna eta emakumezkoen ahalduntzea bilatzetik haratago, bestelako neurriak bilatzen ditu. Hainbat eta hainbat arlo dira lantzekoak direnak: gizarte osoaren sentsibilizazioa, erakundeen eta eragileen arteko koordinazioa, gazteen babesa eta horiek babesteko koordinazio-lana, erreparazioa… zerrenda luzea eta ezinbestekoa… baina zer demontre gertatzen ari da?

Indarkeriaren jatorria bilatu beharko genuke eta horri erreparatzean ohartuko ginateke halako jatorri halako indarkeria direla. Eta gizartearen egituran du eragina. Zaila baino zailagoa da aldaketa egitea zer den ulertu ezean. 

Euskadi mailan, Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabe bizitzeko Legearen aldaketa egin zen. Beharrezko aldaketa zalantzarik gabe. Besteak beste, kapitulu osoa ekartzen du (VII.a) non indarkeria matxista agertzen den, hori eta beharrezkoak diren elementuak, erreparazioa, esaterako. Zein inportantantea den benetan emakume batentzat bigarren biktimizazioa ez izatea, behar diren baliabide guztiak eskura izatea eta azkar batean erdistea.

Bestelako arau bat ere  bada, Bai da bai lege eztabaidatua, hain zuzen. Baina, eztabaida horren baitan, indarkeria sexualak jasotzen ditu eta ondo baino hobeto definitzen ditu, onartzen ez diren sexu eraso guztiak jasotzen dituelako eremu pribatuan zein publikoan. Haratago, esparru digitala ere jasota dago. Indarkeria sexuala ere bada, emakumezkoen mutilazio genitala, behartutako ezkontzak, sexu-konnotazioko jazarpena eta sexu-esplotaziorako salerosketa. Izena ipintzen zaie bolo-bolo ikusten diren eraso sexista horiei eta horien osteko ondorioak ere barne hartzen ditu. 

Oso aipu interesgarria ekartzen du legeak, eraso sexuala jasotzen duten biktimiei 24 orduko  arreta-zerbitzuak egitea ekartzen baititu. Beharrezkoak eta eraginkorrak dira. Euskadik berehala izango ditu Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Eta administrazioek etxerako lanak egiten dituzten bitartean, gizarteak ere bereak egin beharko ditu. Batetik, guztion lana eta inplikazioa dela esanez eta, bestetik, ozenki ateraz emakume batek erasoa jasaten duen bakoitzean. Gizarteak indarkeria matxistari eta sexualari ezetza biribila esan behar dio. Guztion lana eta ardura da. Ez ezetz da beti! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide