SORGILARREN

Erabiltzailearen aurpegia JOXE BLANCO GOMEZ 2016ko api. 29a, 10:17

Lezeaga aldean, Ermurako errepidea utzi eta Errekabietatik gora doan bidea hartzen badugu, badago leku bat Iñarrondo errekaren ondoan SORGINLARREN izenekoa. Gizakiak eraldatutako paisaiak, pinuz eta pistaz itsusitutako eremuak ez du guztiz xarma galdu eta pagomotz batzuei esker , txoko eder honek bestelako garaiak eta izakiak gogora ekartzeko magia mantentzen du oraindik orain.

Basalarrina Euskara Elkartearen ekimenez, Udalak buruhandi eta erraldoi berriak egiteko enkargua egin zuen. Dolumin Barikuan egin zen aurkezpen publikoan Mari eta Tartalo errraldoiek batetik, eta Nikolas, Sorgina,Akerbeltz eta Basajaun buruhandiek bestetik, Laudioko umeekin jolastu eta solastu ahal izan zuten lehenbizikoz.

Ekimenak helburu ezberdinak zituen. Betiko buruhandi eta erraldoiak gaitzetsi gabe, faltan ziren euskal kulturari lotutako erreferentziak eta ondorioz, asmo berrietarako euskal mitologiaren pertsonaietan eredu hartzea proposatu zen. Beste alde batetik, beldurrari , jotzeari eta gizontasunari lotutako egungo buruhandien jokamoldeak zalantzak sortzen zituen, bestelako eredua ez ote zen posiblea izango: janzte publiko, elkar ikutze eta solasaren bitartez, beldurrean baino laguntasun eta maitasunean oinarritutako harremana bilatzea alegia. Azkenik, eta solasaren ideia horri lotuta, euskararen beharra zegoen, buruhandi berrien berbak euskara hutsez beharko zirelako.

Ideia horiek abiapuntu, Erraldoi-buruhandi berri horien inguruan talde bat sortzea logiko eta egokia da, lehenengo begirada batean eginkizun ezberdinak aurreikusiz:

*Erraldoi-Buruhandi berriak kalejiran ateratzekko eramale talde finkoa eratzea, lagun ugariz osatua, nahi den data eta jaiegun guztietan parte hartzea bermatuz, bakan batzuen bizkarretan zama guztia utzi gabe.

* Erraldoi-Buruhandi berrien erabilpena kudeatzea, hau da, herriko festetan eta data esanguratsuetan kaleratzeaz gain, herriko taldeei erabiltzeko aukera ematea. Baita arte-lan hauen mantenua bermatzea ere.

* Erraldoi-Buruhandien eginkizuna elikatze aldera, eskualdeko kondairen eta herri ipuinen bilana egitea. Baita hori lortzeko bideratu daitezkeen ezein ekimen martxan ipintzea ere.

*Erraldoi-Buruhandien ezagutza handiagotzeko, herritarrengana hurbiltzeko bestelako ekimenak.

* Herriko kultura taldeekin elkarlana sustatzea;

Hau guztia kontuan hartuta, talde horretan parte hartzeko pertsona egokia zarelakoan eta zure ekarpenak aberastu egingo duelakoan jo dugu zuregana , lehenengo jardun batetarako gondidapena luzatuz. Maiatzaren 7rako “Laudion bizi gara” taldeak antolatu duen jaiarako Erraldoi-Buruhandi berriak erabiltzea proposatu digu. Horri begira, proposatzen dizuguna zera da, aurreko egunean, hots, maiatzak 6, ostirala, erraldoiak eta buruhandiak erabiltzeko tailer bat antolatzea, non arropa berriak probatzeaz gain, aipatu ideiak mamitzen hasiko ginateke, biharramuneko kalejira prestatuz bide batez.

Esandakoa, maiatzaren 6an, ostirala, arratseko 6retan, Udaletxe aurrean batuko garela eta zurekin kontatzen dugula. Bitartean,jaso ezazu agur bero bat.

 

 

Basalarrinatik sortu talde eragilea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide