Bizi dugun mundu globalizatu honetan, erabaki guztiak kanpotik inposatuta datozenean, egoera horren aurrean, ez ote dugu Herri bezala erantzun Lokal bat eman behar?
Beti pentsatu dut, esan ere askotan, eta denbora pasa ahala konbentzituagoa nago, gure identitatea defendatzea ez dela gure ekonomia edo ongizatea defendatzea besterik ez, gure K, gure Kultura defendatzea baizik.
Gure Krekin gauzak egiteko gure desberdintasuna jarri beharko dugu munduan.
Euskal Herria, Euskal Kultura eta Euskal Hizkuntza munduko plazan kokatzea gure helburua izan beharko luke.
Askotan galdetu didate zer izan den Euskara nire bizitzan. Eta erantzuna barru barrutik ateratzen zait… nire bizitzako proiekturik politena.
Eta ez dezagun ahaztu Artzeren esaera zaharrak esaten dioena:
“Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”.