Gure eskualdeko langabezia tasa Arabakoaren eta EAEkoaren gainetik dago. Ekiteko garaia da. Erakundeek izan behar dute, gizarte eragileekin batera, talde ahalegin hau zuzendu behar dutenak.
CCOO sindikatuaren ustetan dagoen ehun industriala mantendu behar da, enpresen krediturako sarbidea bermatuz.
Lehen sektoreari eta zerbitzuei balioa eman behar zaie, baina industria da Aiarako benetako eragilea.
Enpresen ezarpena sustatu behar da, Laudio eta Amurrioko garraioetarako eta Lanbide Heziketarako sarbide egokiak.
Prestakuntza enpresen gaur egungo eta etorkizuneko beharretara egokitu behar da. Gainera, beharrezkoa da Eskualdeko Ospitalea, ikastetxeak eta narriatuta dauden auzoak eraberritzea, babes ofizialeko etxebizitzak eta abar. Betiere azpikontratazioaren kontrolarekin.
Funtsezkoa da 50 urtetik gorakoentzat, gazteentzat, emakumeentzat, epe luzeko langabeentzat eta okerren daudenentzat etorkizuneko perspektiba duten eta egonkorrak diren gizarte eragileekin adostutako Enplegu Planak garatzea, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta eta udalek kudeatuta.
CCOO Euskadirentzat enplegu politikek beraiek bakarrik ez dute enplegurik sortzen baina oinarrizkoak dira. Hersturarekin bukatu behar dugu, diru-sarrerak handitu (erreforma fiskal egokia) enpleguaren sorkuntzan inbertitzeko.