Negoziazio Kolektiboa mugimendu sindikalaren jatorria da. Langileek nagusiarekin soldata, lan eta gizarte eskubideei dagozkion enpresa-irabaziak lehiatu ahal izateko, elkarlanean batzeko eta antolatzeko beharraren pertzepzioa sortzerakoan, erakunde sindikalaren jatorria eta hau ulertzeko modua topatzen dugu. PPren Gobernuko erreformek ezagutzen dugun lan eta gizarte erlazioen egitura kolokan jartzen dute; negoziazio kolektiboaren egitura suntsitzeko bideratua daudenak, enpresako hitzarmenak sektoreko hitzarmenei nagusitzen dituelako.
Euskadiko sindikatu batzuen jarduteak, negoziazioa enpresa eremura eramateko patronalak duen nahiarekin bat egiten duenak, langile askok orain arte kontsolidatuak zituen eskubideak galtzea eragin dezake. Guardian, Tubacex, Tubos Reunidos edo Vidrala enpresetan edo txikiagoak diren JEZ edo Inauxa enpresetan negoziatzeko dagoen aukera ez du inork zalantzan jartzen. Baina, zer gertatzen da enpresa txiki eta ertainetan lan egiten duten soldatapeko langileekin? Gure eskualdeari dagozkion 2012ko negoziazio kolektiboaren datuen arabera, 30 langile baino gutxiagoko enpresetan lan egiten duten langileen %1,3k soilik du enpresako hitzarmen bat. Zifra hau %2,4 igotzen da 30-50 bitarteko soldatapeko langile dituzten enpresetan.
Honek guztiak, gutxieneko garantia batzuk bermatzen dituen Sektoreko Hitzarmen Probintzialaren defentsa, Langile Komisioentzat bere jardutearen oinarria izatea suposatzen du, enpresako esparruan negoziazioak egiteko aukera baztertu gabe, bi eremuak bateragarriak direlako.