Ez dago dudarik, Euskadin -eta behar bada, neurri handiagoan Aiarako bailaran- lan eza da beharginen artean kezka gehien sortzen duen gaia; bai lana galdu dutenen artean eta baita oraindik lanean daudenen artean ere. Enpleguak izan behar du gizarte eragile eta ordezkari politiko guztien kezka nagusia.
Horregatik, Langile Komisioak sindikatutik (CC.OO), Euskadin Elkarrizketa Sozialaren aldeko Mahaian oinarrizko ardatz bilakatu dugu enplegua. Lortutako akordioek erakusten dute Gizarte Elkarrizketa mantentzearen garrantzia Ongizate Estatua bera zalantzan jartzen den une honetan.
Enpleguaren aldeko borrokan funtsezkoa da kuantifikatu daitezkeen eta benetako hornidura ekonomikoa izango duten konpromisoak lortzea. Eraikuntzako langabezia arintzera bideratutako plana 65 milioi eurorekin hornitzea lortu duen akordioa, 55 urtetik gorakoentzat tokian tokiko enplegu planen %15 gordetzea, gazteak lanean hastea errazteko txanda kontratuak sustatzea edo Euskal Oinarrizko Errenta eta Gizarteratze Sistema mantentzea bermatzea bezalako akordioak lortzeak Gizarte Elkarrizketa mantentzearen beharra justifikatzen dute.
Eskubideak aldarrikatu eta akordioak lortzea izan behar da sindikalismo beraren muina. Eta duda izpirik gabe, hori da Euskadiko Langile Komisioentzat sindikalismoaren funtsa.