Etxez etxeko laguntza zerbitzua arriskuan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis España 2015ko ira. 30a, 00:00

Gizarte baten garapen maila deskribatzen duten alorretako bat menpekotasuna duten pertsonei ematen zaien tratua bada, geureak asko dauka hobetzeko.

Aiarako eskualdean, Udalek kudeatu eta gastuak Aldundiak ordaintzen duen Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzua da menpekotasuna duten pertsonek duten laguntza bakarra.

Herritarren zaharkitzea dela eta eskaera handitu den une batean gauden honetan, langile eta enpresen zerbitzuaren murrizketa handia eman da.

Honek bazterketa bikoitza eragiten du emakumeengan. Alde batetik, gehien bat emakumeak dauden sektore batean ematen den enplegu galera bat delako. Eta bestetik, menpekotasuna duen pertsonaren familiako emakumeen lana handitu egiten delako, hauek duten lan merkaturako sarbidea oztopatuz; zoritxarrez oraindik, heldu eta gaixoen zaintzaren arduradun bakarrak beraiek izaten direlako.

Langile Komisioak, sektorean ordezkaritza duten gainontzeko sindikatuekin batera, mobilizazioak egin ditu eskualdean azkeneko hilabete hauetan. PPko foru gobernuak egindako murrizketak eta gero, sindikatuek, Arabako zerbitzua indartzeko dagoen beharra jakinarazi diegu administrazioetako kudeatzaile berriei.

Erantzunaren zain gaudela, Aiarako bizilagun guztiak gonbidatu nahi ditugu sektoreko langileen eskaerak babestu eta menpekotasuna duten pertsonen eta beren familien laguntza zerbitzua hobetzeko administrazioen inplikazioa eskatzera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide