Lanbide arteko Gutxieneko Soldata, 2016 urterako, hilean 655,20 euroan ezarri da (764,40 aparteko ordainsarien prorratarekin), gure erreferentzia puntu izan beharko luketen herrialdeak, Frantzia, Alemania edo Ingalaterran dutenaren ia erdia da. Gutxieneko soldata duela gutxi arte erreferentzia teknikoa besterik ez zen, gutxi aplikatzen zen eta Negoziazio Kolektiboak, enpresan edo sektore mailan, era zabalean gainditzen zituzten soldatak lortzen zituen. Egoera hau aldatu egin da krisi ekonomikoaren ondorioz eta lan erreforma ezberdinen aplikazioak, ez bakarrik mikroenpresetan edo sektore hitzarmenik ez dutenetan, baizik eta gure eskualdeko enpresa handi eta errentagarrietan, zerbitzuen externalizazioarengatik eta “enpresa laguntzaileak” sortzeagatik geroz eta gehiago dira Gutxieneko Soldata kobratzen duten langileak.
Ez ditugu lana eta pobrezia kontzeptuak elkarrekin lotzen; lehen lanpostu bat izateak gutxieneko bizi-maila bermatzen zuen, baina gaur egun geroz eta ohikoagoa da lanpostu bat edukitzeak ez duela zertan pobrezia ekiditen ikustea. Premiazkoa da zenbateko hori era esanguratsuan handitzea eta hori bakarrik Gizarte Elkarrizketako gizarte eragile guztien inplikazioarekin lortu ahal izango da, horrela Langile Komisioak sindikatuak jarduneko gobernuari 800 euroko Gutxieneko Soldata planteatu dio 2017 urterako datozen urteetan 1.000 eurora iristeko. Ezinbestekoa, ez bakarrik soldatak hobetzeko baita ere LGSaren erreferentzia duten prestazioak hobetzeko.