Itzinako mito hau, Ipiñaburuko S. Goyoagak kontatu zidan. Nik On Jose Miguel Barandiarani kontatu nion Etniker bilera batean, eta garrantzitsua zela-eta, gehiago biltzeko agindu zidan eta halaxe daragoiot gaur egun ere. Aikomen mito etiologiko hau: “Behinola, Itzinako Supelegor kobazulo aurrean ardiekin zeuden neba-arreba bi. Otoz otoan, suge bat agertu zitzaien eta mutilak hil egin nahi zuen baina sugea Supelegorrera sartu zen eta estaldu. Mutilak, barruan, jentil bat ikusi zuen ikazginen eta badiotso mutilari zein izutu :
- Ez hadi ikaratu. Honelako ikatzik egosten dik hire aitak? hartu, urten atakara eta ikusi.
Mutilak arrebari erakutsi zionean ha ikatza, ene! Urregorria ! Eskatu eiok gehiago.Mutilak urre gehiago eskatu zion eta jentilak zaratarik ez egiteko esanaz: “Hor lozorroan dagoen jentiltzarra esnatzen baduk, hireak egin dik!”
Mutila kontuz zebilen baina urre-hotsak jentiltzarra iratzartu egin zuen. Mutila arineketan hasi zen eta jentiltzarra atzerik hara Supelegorretik Orozkorantz. Eta ia-ia harrapatzeko zeukala, Orozkoko Olarteko kanpai-hotsa entzun zuten eta jentiltzarra botere barik geratu. Horretara, maldizioa bota zion artzainari garrasika: “ hire etxean ez duk faltako ezbeharrik”. Halaxe gertatu ei zen”