Hau esaunda hau, gaurko herri-mugak zehaztu baino lehenagokoa dugu. Behinola, Zeberioko Santo Tomas Alkartea, Arrabako Landaren jabe egin zen bere ganaduen pasturako. Herri-behiak erabilten ziren gehienetan, elia loditu eta saltzeko, begipisuan, bizipisuan zein kanalean. Zemendi inguruan eramaten zen behi-elia Arrabako Landara, han, hesi barruan sartu eta sarrerako lata ondo itxita zein behiak alde egin. Elia Arrabako Landan geratzen zen eta jagoleak etxera, noizean behin haronakoren bat eginez. Horrela ibili ziren luzaroan. Baina, urteak joan urteak etorri, propietate kontuak aldatzen joan ziren eta Zeanuriko herriak pleitua jarri zion Zeberiokoari Arrabako Landa zela-eta. Ezbaia ez zen egin epaitegian, Arrabako Landan bertan baino. Zeanuriko eta Zeberioko agintariok elkartu eta hauxe ebatzi hau hartu zuten: Herri bakoitzak hurrengo San Juan egunean jaiotako txahal-zekorra izentatu, hazi eta urteagarrenean biak burrukan ipintea Arrabako Landan bertan, eta irabazten duenak irabazten duela, harexentzat izateko Landa estimatu hori. Berbatutako moduan, ipini zituzten urteko zekorrok borrokan, Arrabako Landaren erdi erdian. Zeberiokoa sugertatu zen irabazle baina, halan eta guztiz ere, geroagora, Zeberiok joateari utzi eta onezean eman zion Zeanuriko herriari Arrabako Landa. Bake bat!