Antzina, Arratiako arantzazuarrak harrizko zubia zeukaten eginda eleizara bidean. Baina Arratien erreka handi-handi zetorren bakoitzean, harrizko zubi horri apurtu egiten zion alde bata, bestea ez, arta handi bat dagoelako. Eta, ba, berriro beharlekua zubiginen, hurrengo uriolak noz etorriko bildurkilik.
Arantzazuarrak gogait eginda zeuden zubigintzarekin eta egun baten Gorbeiara, Itzinara joan omen ziren, han Supelegorren bizi ziren jentilei laguntza eske.
-Zer deta-eta ba hemendik?- jentilok.
- Ba, aiko, ezin dugu gehiago uriolekin, uriola bakoitzean, txirran eroaten digu Arantzazuko arku eta guztizko zubi zati ederra, eta atzera konpondu behar, gainetik pasatuko bagara.
-Bueno ba, ez ezazue odol txarrik egin, belea beltzago ez da egingo- eta. Zoazte zeuonera guk zeozer ideatu edo asmatu bitartean, zuok ekin harriak pilatze eta zubigintzari.
Handik egun batzuetara, Supelegorreko jentilak, hartu Itzinako hazduitik harritzar bat eta Arantzazuko zubi ertzean jarri zuten, zeinda parapeto legez. eta santo erremedio, jentilen laguntzari esker. Arantzazuarrak orduan, eskertzeko, ardi-errebainu bat opatu ei zien Itzinako jentiloi, egindako mesedeagaitik, eta denak pozik! Hoba ez!